P A L E S T I N A
P A L E S T I N A
1. MAPAK 2. ABESTIAK 3. TESTIGANTZAK 4. IKASLEEKIN 5.TESTUAK 6. PROTESTAK 7. SALAKETAK 8. BOIKOTA 9. ERASOAK
770 palestinar baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoetan, joan den urriaren 10ean “su-etena” hasi zenetik. Apirilaren 18an, edateko ura zeramaten NBEko agentzia bateko bi kamioilari tiroz hil zituzten.
Mugarik Gabeko Medikuek salatu dutenez, Gazako eguneroko bizitza "katastrofikoa" da. "Laguntza blokeatzeko nahitazko eredu etengabe bat dago, edateko uraren eta elikagaien eskasiarekin, eta osasun-arretarako sarbiderik gabe; Israelek, berriz, osasun-hornidurak sartzea eta gaixo larriak ebakuatzea eragozten du". Biztanleriaren %90 indarrez mugiarazi da, eta orain Israelgo armadak “lerro laranja” deiturikoaren lurraldearen barruan dago kontzentratuta Gazako eremuaren % 30ean, armadak bere kontrol-eremua zabaldu ostean, Netanyahuk maiatzaren 28an horretarako agindua eman ondoren, su-etenaren akordioan ezarritakoa baino ia 20 puntu gorago.
Gazako Zerrendako sarraski-eremuak sufrimenduzko lekua izaten jarraitzen du, eta bi milioi pertsona baino gehiago eguneroko infernu deskribaezina bizitzen ari dira bizirik iraun ahal izateko. Horrek agerian uzten du genozidioak aurrera jarraitzen duela, kamera geldoan bada ere, oraingoz.
2026ko ekainaren 1a
1. MAPAK
2. ABESTIAK
3. TESTIGANTZAK
4. IKASLEEKIN
5. TESTUAK
6. PROTESTAK
7. SALAKETAK
8. BOIKOTA
9. ERASOAK