- HIZTEGIA -
Logika handiko hitzak (6 min): Ikusi ta komentatu
- AHO KORAPILOAK -
Korapilo astakilo
Irakurri honako aho korapiloak
mingaina trabatu gabe.
Ikasleek taldeari aurkezpena egiteko
argibideak, bigarren orrian.
- IRAINAK -
ESKU ITZALAK
Begiratu esku itzaletan irudika daitezkeen animaliak. Aukeratu baten bat eta aurkeztu animalia, eskuak erabiliz eta ahozko azalpen edo kontakizun bat eginez.
- ESAERA ZAHARRAK -
Esaera Zaharrak (4' 30): Entzun eta komentatu.
"Atsotitzak"
Billy Club -Bideolirika- (2' 46)
Aukeratu bizpahiru gogokoenak; adierazi horiek.
Esaera zaharrak gaika
Denbora, animaliak, koloreak, landareak, zenbakiak, kopurua, erakusleak, gorputz atalak eta aditzak: Irakurri, ulertu eta ariketa egin.
- IRUDIZKO ADIERAZLEAK -
Mertxe Ibarbia amonak puntu eta gurutzean egindako oihalean (Bidegurutzeta baserria, Urnieta) hiru hitz irakur daitezke. Horiei lehen hizkia kenduz gero, beste hiru hitz.
Irakurri eta komentatu.
ERROMERIA
Goiko bi irudietatik, bata Jose Arrue margolariak eta, bestea, Dupla musika taldeak sortuak dira.
Aztertu, alderatu eta komentatu.
ATAKA eta ERAIKUNTZA
Lehenengo irudian, barruti bateko ataka zabala ikus daiteke (Abadia eremuko itsasertzeko bidea, Hendaia); bigarrenean, Jorge Oteizaren Eraikuntza hutsa eskultura (Paseo Berria, Donostia).
Aztertu eta azaldu bakoitzaren ezaugarriak.
ILARGIA
Ikusi ilargiaren argazkiekin osatutako irudiak. Ondoren, ahoz komentatu eta osatu elementuen eta ekintzen edo egoeren hiztegia koadernoan jasoz. Azkenik, aukeratu argazkietako bat eta idatzi narrazio txiki bat (olerki bat ere izan liteke).
Argazkiak: Laurent Laveder
HANKAK LURRIEN: BAITASUNE
Irratsaioaren puskak (11' 27) - Ogro - Mamo - Miel
Euskararen egokitzapena IRATI filman
"Erronka handia izan da VIII. mendean Nafarroan hitz egindako euskara imajinatzea."