A2-B1-B2 euskara mailentzat,
banaka, bikoteka edo talde handian egiteko.
“Gaza ikasleekin” Palestinako mapei begiratuz eta herrialde honek Israelekin duen gatazkaren bideoak ikusita 2025eko urrian garatutako proiektua da.
Astean behin pantailan ikusitakoak komentatu ondoren, ikasle bakoitzak bereziki arreta eman zion gertaera edo lekukotasuna aukeratu zuen.
Aukeratutako egoeraren azalpen idatzia eta horren inguruko hausnarketa eskeintzea izan zen egin beharreko zeregina, enpatia eta pentsamendu kritikoa lantze aldera. Gero horri bideoetatik ateratako irudiak gehitu genizkion.
Eta azkenik, hormirudi bat osatu genuen lan guztiekin pasabidean ikusgai jartzeko eta Gazaren egoera gurean presente izateko.
Aurreko hiruhilekoan EUSLE euskara indartze taldeko hamar ikasleek beren onena emanez egindako autoirudikapen hezkuntza-ariketa hau aurkezten dizuegu.
2026ko martxoa
Plastidecor motako argizarizko krayoiak kartoi mehe gainean
250 x 105 cm