Kultur Sarea







Ortzimuga bat irudikatu behar dugu eta planteamendu berriak egin ezkortasun eraikitzailea eta baikortasun kritikoaren artean mugituz. 

Jon Sarasua, irakaslea eta euskaltzaina.

"Euskarazko kulturarentzat estrategikoa da sareak egitea. 750.000 euskaldunetik 40.000k bakarrik kontsumitzen dute prentsa, literatura eta musika euskaraz. Euskal hiztunen erdiak irakurri, musika kontsumitu... erdaraz egiten du. Horregatik esan daiteke euskaldunen erdia bizi dela bere kulturgintzari bizkarra emanez. Euskaldun askok ez du ezagutzen euskal kulturgintzaren historia, ez du ezagutzen oraina. Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa ere gehienbat erdarazkoa da.

Gauzak horrela, hona garrantzizko lau lan-ildo:

Sormena: Ikus-entzunezkoetan ez dugu lehiatzerik. Bultzatu behar ditugu beste kultur adierazpideak (hibridoak zein digitalak).

Plazak: Fisikoak eta digitalak.

Komunikazioa: Hedabideak gure bidelagunak dira, ezinbestekoak zaizkigu.

Transmisioa: Etxean, baita hezkuntza formalean eta informalean (aisialdian).

Euskaldun guztien ardura eta zeregina bada transmisioa. Euskal kulturaren zeharkako transmisioan irakasleak kultur eragileak dira.

Sorkuntza testuinguru berriak eskeini behar dira, adierazkortasuna, sormena eta komunikazio sinbolikoa sustatuz, izateko, elkarbizitzeko, kritikoki irakurtzen eta pentsatzen ikasteko.

Kontzientzia historikoaren ahultzea ematen ari da. Hori dela eta, komeni da nondik gatozen eta nora goazen galderak sustatzea."


Iratxe Retolazak eta Gotzon Barandiaranek

"Euskal kulturak eskola zeharka dezan: Irakasleak, kultur eragile" hitzaldikoak.

Durangoko Azoka, 2022ko abenduaren 7a.