Ahozko Komunikazioa

- ENTZUMENA -

 "Hitz polit batzuk euskaraz" (3' 31)

Euskal hitz horietatik, aipatu bereziki gogoko duzun baten bat.

Munduko hizkuntza guztiak politak dira. Ez al da hala

Aldapeko

Bete hutsuneak. Aurretik, inprimatu beheko orria. Bideoa, musikarekin eta hitzekin, Musika eta Dantza atalean.

Aldapeko hitzak.pdf

Aldapan Gora:  Hutsuneak bete. Abestia, Musika eta Dantza atalean.

Kukua

Entzun Kirmen Uriberen olerkia behar beste aldiz orriko hutsuneak betetzeko (2 min.)

Gero, komentatu ondorioa.

1. Kukua Audioa.m4a
Kukua Hutsuneak bete.pdf

Mitologia: Lanbidez aldatu nahi izan zuen hargina


Lehenik, entzun Joxe Migel Barandiaranek jasotako kondaira Maider Segurolaren ahotsaz bi aldiz (1' 39). 

     Bete testuaren hutsuneak kontakizuna entzun ahala.

Azkenik, gogoratu pasarteen sekuentzia eta identifikatu ondorioa.

HARGINA Kondaira.mp3
Lanbidez aldatu nahi izan zuen HARGINA Bete Hutsuneak.pdf

Dentista bat eskolan bisitan - Bideoa (8' 03) - Sasoeta (2007)

Dentistaren kontsultan

Entzun "Dentistaren kontsultan" antzerki laburra.  Ondoren, bikoteka jarri, bi pertsonaietako bat aukeratu, eta ozen irakurri testua.

Audioa (3' 19) 

DENTISTAREN KONTSULTAN Antzerki laburra (3' 19) kulturleihobat.mp3
Dentistaren kontsultan.pdf

Publizitatearen tartea - Audioa (1' 04)

Zugan suharturik

Ozen irakurri Joxean Artzeren olerkia.

Fonetika Zugan Suharturik Joxean Artze.pdf

- MINTZAMENA -

Tira komikoak

Begiratu eta interpretatu Andersen, Zaldi eroaren, Olariagaren, Mattinen eta Liniersen marrazkiak.       

Izendatu eta komentatu bertan azaltzen diren elementuak eta ekintzak. 

- ESALDI ENFATIKOAK -

Esaldi enfatikoak baliabide ezin hobea dira hurbileko harremanetan adierazkortasun bizia eta eraginkorra jokatzeko. 

Irakurri testuaren esaldi enfatikoak. Ondoren bikoteka aukeratu horietako hiruzpalau. Asmatu egoera bat, txertatu esaldiok eta aurkeztu esketxa. 

Esaldi enfatikoak.pdf

ANTZERKI LABURRA

Lehenik, irakurri Kirikiñok idatzitako “Lapurrari ederrak” testua.

Ondoren, entzun audioa.

Gero, hirunaka taldekatuz, elkarbanatu narratzailea, lapurra eta lapurtuaren pertsonaiak. Antzezlana entseatu.

Azkenik, antzeztu talde osoaren aurrean.

Lapurrari ederrak Antzerki laburra Testua.pdf

Entzun "Lapurrari ederrak" (59 seg.)

Lapurrari ederrak kulturleihobat.mp3

Antzezlana prestatu aurretik ikusi antzezpen eredua (2011) (43 seg.).

Lapurrari ederrak.avi

- AHOSKERA -

Ahoskera ariketak.pdf

Irakurri "Sara" eta "Santson" hitz jolasak horiek  egoki ahoskatuz. Sarrera moduan Sara herria mapan koka daiteke, eta nabarmendu baserriaren edo etxearen ohiko garrantzia euskal kulturan norbait izendatzean.

Behatu Olariagaren marrazki moldatua eta kokatu mingaina krokisak irudikatzen duen moduan.  Saiatu fonema bakoitza egoki ahoskatzen . Horretarako, ezkerreko olerkia zein goiko hitz jolasa erabil ditzakezu.

Ahoskera Krokisa Olariaga Beria kultuleihobat.jpg

- ADITZA-rekin zer ikusia dutenak