Aurkezpenak






Kulturgintzaren arloan dabiltzan eragile eta sortzaileen arabera, kultur hezkuntza da jardun eraginkorrenetakoa, besteak beste pentsamendu sortzailea eta kritikoa sustatzeko, nortasunaren garapena indartzeko zein gizarte kohesioan urratsak egiteko.

Iratxe Retolaza kultur ikerlariak eta eragileak proposatzen duenez, euskal kulturaren transmisioa hezkuntzan bermatzeko, 8 lerro hartu beharko lirateke aintzat.

1. Lurraldetasuna: Euskal Herriko ekosistema natural, kultural, sozial, politiko eta ekonomikoa ezagutzea.

2. Hiztun-komunitatea: Euskal komunitatea trinkotzea, euskararekiko eta Euskal Herriarekiko atxikimendua garatuz.

3. Euskal ondarea: Euskal Herriko ondare material zein imaterialen berri ematea.

4. Euskal pentsamendua: Euskal pentsalariek (antropologoek, soziologoek, kulturgileek) sorturiko mundu-ikuskerak zein ideiak ezagutzea.

5. Nortasuna: Euskaraz pentsatzeko eta sentitzeko gaitasuna garatzea.

6. Kulturartekotasuna: Euskal curriculumaren ezagutzak bestelako norberaren kultura-ezagutzekin elkarrizketan jartzea.

7. Euskarazko irudimena: Euskaraz irudimena eta adierazkortasuna lantzeko baliabide linguistikoak eta sormen-prozedurak ezagutzea.

8. Euskarazko baliabide digitalak: Euskarazko komunikazio digitalean trebatzeko, sarean kontsultagarri dauden euskarazko tresnak, biltegi digitalak eta komunikazio tresnak ezagutzea.