Kulturartekotasuna






Kultura bakoitza beste kulturekin dituen trukeen bidez garatzen da. Claude Levi-Strauss, etnologoa.

Bertakotasuna eta unibertsaltasuna modu naturalean bizi beharko genituzke euskaldunok, eta garaikide izaten asmatu. Jose Anjel Irigarai, idazlea. 

MIÑAN

Amets Arzallusek egindako kulturartekotasun-zubilan bikaina da liburu hau. Ibrahima Balderen esanak idatziz jarrita, Ametsek horren begiak, oinak eta bizipenak gure baitara egiteko moduan ekartzen ditu.

Klikatu behean liburuaz gehiago jakiteko.

Mazisi Okeita Denbelek

- Enpatia ariketa -

Entzun Jabier Muguruzaren abestia. Erreparatu Bernardo Atxagaren hitzei, ondoren komentatzeko sentikidetza ariketa gisan (4' 28)

Ezagutzen al duzu Mazisi Okeita Denbeleken egoeran den pertsonarik?

Marrazki bizidunak 

Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan liburuan kontatutako istorioa eta bizipenak marrazki bizidunetan osorik (33 min.).

Mikroipuinak

Mikroipuin hauetan Augusto Monterroso idazle guatemaldarrak gai unibertsaletaz aritu zen egundoko xumetasunez eta orijinaltasunez.  

Horietan oinarrituta, egin liteke sormen edo egokitze jardunik. 

Bide batez, ikusterik dugu literaturaren historian ipuinik laburrenatzat hartzen dena, Dinosauroa, 7 hitzekoa dena, euskarara itzulita are motzagoa dela, 6 hitzekoa; euskararen ekonomia ahalmen izugarriaren adierazle.

Mikroipuinak Monterroso.docx (2).pdf

Berdin zeinuaren jatorria eta Geometria

GEOMETRIA Robert Recorde.pdf

Harria nola desagerrarazi zuen nekazariak

Lev Tolstoi idazlearen ipuineko nekazariak Juan Antonio Mogelen Peru Abarka baserritarraren argitasunaz jarduten du. Irakurri eta komentatu.

Harria eta nekazaria L. Tolstoi.pdf

"Las cosas" (3' 07) Olerkia

 Pablo Neruda

Las cosas, Pablo Neruda - M. Erentxun.mp3

"Qué verde era mi valle"  - John Ford

"Zein berde zen gure bailara" iraultza industriala jorratzen duen zinemaren klasiko bat da. Galesko hego-ekialdean kokatuta, orduko tradizioa eta modernitatea jartzen ditu aurrez aurre; ikatz mehategiak, esplotazio kapitalista eta sindikalismoa, lan istripuak, haur-lana eta emigrazioa ere islatuz. 

Edertasuna, samurtasuna, umorea eta indarra ere ditu osagai. Segidan, LHko3. zikloko ikasleentzat prestatutako laburpena (37 min.).

Guatemalako mendialdekoak

Guatemalako mendialdea, Quiche departamenduko Ixil triangelua deritzona. Beheko argazkiotan emakume bat eta mutiko bat agertzen dira, Elena eta Maxh, honek 9 urte dituela (1996). 

Euskal Herriko egungo bizimoduarekiko alde handia ikus daiteke. Hainbat ezberdintasunez hitz egiteko aukera ematen du; eta bi argazkien artean bada nolabaiteko lotura, erraz antzeman daitekeena.

Beheko loturan, 1941eko filmaren jatorrizko bertsioa. 1850etik aurrera girotuta, bada bertan pasarte bat eskola-bortizkeria islatzen duena (1:07:51tik, 11 min.)

"Around the World in Eighty Days" (47 min.)

Munduari bira ematerik dago Jules Verne idazlearen kontakizun irudimentsua jasotzen duen marrazki bizidunetako film honen bidez, jatorrizko bertsioan. Azpidatzien laukitxoan klikatuz, euskaraz agertuko dira.

Erlauntzaren izpiritua

Frankismo garaiko berrogeigarren hamarkadan girotutako Victor Erice zuzendari donostiarraren filma (1973)

Gerraondoko Espainia (27 seg.) Audioa - Victor Erice

Victor Erice Gerraosteko Espainiaz kulturleihobat.mp3
Munduari bira 80 egunetan Laburpena eta mapa.pdf

Argazkian klikatuz, marrazki bat agertuko da; Francoren garaian kalean egin ezin zitezkeen jaietakoa eta kulturartekotasuna baduena.

Alberto Caeiroren bisita (2' 49) 

Ruper Ordorika - Fernando Pessoa -Juan Luis Goenaga, azala

Frankismoak errepresaliatutakoa 

Extremaduratik jaso ditu etorkin asko Euskal Herriak. Hona, ikasle batek birramonaz idatzitakoa.

FLORENCIA RAMOS errepresaliatu frankista.pdf

Luisillo de Cáceres. Flamenkoaz (13' 44)  Elkarrizketa

LUISILLO DE CACERES KANTAOREA eta ALBERTO 20230410.mp3

Udaberria

Antonio Vivaldik berak idatzi omen zituen Lau urtaroak sonetoak eta horiek baliatu zituen gero maisulana konposatzeko.

Beheko dokumentuan Udaberria musika piezaren nondik norakoa.

Vivaldiren Udaberria.pdf

Udaberria (4' 41)

Miramongo Zientzia museoko planetariumean egindako aurkezpena: errezitatutako Udaberria sonetoaz, Euskadiko orkesta sinfonikoaren kide batzuen interpretazio musikalaz eta Juantxo Egaña argazkilariaren irudiez. 

"Si te vas" (4' 19) - El Portal de Carmen

 Carmen - Sergio - Jaime

Udazken koloretan (6' 21)

Benito Lertxundi

Heriotzaren begiak (4' 55)

Paco Ibañez -Joxan Goikoetxea (X. Lete - C. Pavese)

OSASUNAZ Elkarrizketa (44' 43) 

Garbiñe Larrea

Ametsetaz irakurgaia

Ametsetaz kulturleihobat.pdf

Dena aldatzen da (4' 40)

Ines Osinaga - Mercedes Sosa

Behi beltza eta behi zuria  

"Batzuek munduko istoriorik onenetakotzat jotzen dute",

liburuaren idazleak, Jean-Claude Carrièrek adierazia.

Jean-Claude Carrière, Luis Buñuelekin batera, zinema zuzendari entzutetsu honen sei filmetako gidoilaria izan zen  hemezortzi urtetan zehar.

Munduari bira eman zion ontzia

Joseba Sarrionandiak eta Ares marrazkilariak sortutako liburuak mundu biraren ikuspegi kritikoa eta dekoloniala eskeintzen du.

Bidenabar, eta Joseba Sarrionandiak esan bezala,  "Gure egungo bizimoduaz gogoeta egiteko aitzakia bat da". Klikatu irudian gehiago ikusteko.

Gauerako aterpea (6' 17) - Mikel Laboa - Bertolt Brecht

Zuentzat (2' 26) - Deabruak Teilatuetan

SAHARA: Herri bat erresistentzian - Kristina Berasain

Trailerra - Fermin Muguruza